viernes, 2 de diciembre de 2016

Gure piramidea lantzen

Hemen ikus dezakegu elikadura piramide bat. Behean,  kirola aurkitzen dugu, eta hori ariketa oso sano  bat eta egin beharreko bat da. Gero, infusioak, ura etab. daude. Ondoren karbohidratoak. Hau eta gero, bitaminak. Goian proteinak eta azkenik gantzak eta litxarreriak. Gero eta gorago joan gero eta gutxiago jan behar da.

Zuk zenbat aldiz jaten duzu astean maila bakoitza?

jueves, 1 de diciembre de 2016

Planetak

Planeta, izar baten inguruan itzulika dabilen gorputz gotor masa handikoa, berezko argirik ez eta fusio nuklearraz energiarik sortzen ez duena.
Oraintsuraino, bederatzi planeta baizik ziren ezagutzen, eta eguzki-sistemaren barruan horiek guztiak. Beste hirurogei-bat aurkitu izan dira 2001. urtetik hona gure eguzki-sistematik kanpo.
Hauexek dira gure eguzki-sistemako zortzi planetak, Eguzkitik hurbilen dagoenetik urrunen dagoenerainokoan:
  1. Merkurio
  2. Artizar
  3. Lurra
  4. Marte
  5. Jupiter
  6. Saturno
  7. Urano
  8. Neptuno
Jarduera: Klika ezazu gustoko duzun planetan eta klasera ekarri informazioa.