domingo, 27 de noviembre de 2016

Landareen ugalketa



Landareek gameto ar eta emeak dituzte. Arren gametoak, geruza gogorren barruan gordetzen dira, polena sortuz. Emeen gametoak obuluen barruan gordetzen dira; behin fertilizazioa eman eta gero haziak sortzen dira. Bertan landare enbrioiak garatzeko behar dituen elikagaiak daude.

Landare askok loreak dituzte, eta hauek dira horien sexu organoak. Normalki, hermafroditak dira. Eme-organoak elkartu eta pistiloak sortzen dituzte. Euren barruan obuluak gordetzen dira. Ar organoak estamineak dira. Luzeak eta ilekarak dira eta pistilo eta petaloen artean tartekatzen dira, polena sortzeko.


Landareak ezin direnez mugitu beste metodo batzuk behar dituzte gametoak alde batetik bestera eramateko. Landare askok, adibidez konifera eta belarrak, polen oso arina sortzen dute eta haizearen esku uzten dute garraioa. Beste batzuek polen itsaskorrak dituzte, intsektuen esku utziz garraioa. Landareek nektarra sortzen dute intsektuak gerturatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario